4. artikulua.— Haur eta nerabeei buruzko arauak interpretatzea
2. Botere publikoek lege hau interpretatu eta aplikatu behar dute sexu bietako haurren eta nerabeen arteko desberdintasunean berdintasuna bermatuz, diskriminazio sexista ezabatzeko, bai eta hurrengo arrazoiak oinarri hartutako diskriminazioa ezabatzeko ere: jatorria, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, etnikoa edo soziala, maila ekonomikoa, baldintza fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, osasun-egoera, jaiotza, sexu-orientazioa edo norberaren edo gurasoen edo legezko ordezkarien beste edozein tasun pertsonal.
9. artikulua.— Diskriminaziorik eza
1. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta haurrenganako eta nerabeenganako diskriminazioa ezabatzea hurrengo arrazoiak oinarri direla-eta: arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, maila ekonomikoa, baldintza fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, osasun-egoera, jaiotza, sexu-orientazioa edo norberaren edo gurasoen edo legezko ordezkarien beste edozein tasun pertsonal.
59. artikulua.— Haur eta nerabeentzako publizitatea
1. Gobernuak eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, ikus-entzunezko baliabideen eremuan, haur eta nerabeen eskubideak behar bezala babesteko, erregelamendu bidez finkatu behar dituzte Kataluniako lurraldean zabaldutako publizitatearen mugak, betiere publizitatea pertsona horientzat egiten denean, eta bereziki honako printzipio hauek hartuko dira kontuan:
b) Haur eta nerabeentzako produktu baten prestazioak eta erabilera era ulergarrian erakutsi behar dira, betiere errealitatera egokituz, eta, horretarako, haur eta nerabeen garapen-mailari egokitutako hizkera erraza erabiliko da.