[…]
Ildo horretan, WOSMk gazteria- eta asoziazionismo-gaietan eskumenak dituzten administrazio demokratikoak bultzatzen ditu haiek egokitzat jotzen dituzten ekintzei ekiteko, betiere, beren ordenamendu juridikoen arabera, WOSMren nazioarteko onarpena duten lurralde-eremuko erakundeak antolakunde horren ikurrak eta terminologia erabiltzeko legitimatu bakarrak direla aitortzeko. Mundu osoko berrogeita hamar herrialdek baino gehiagok, hala nola Alemaniak, Belgikak, Danimarkak, Finlandiak, Frantziak, Irlandak, Portugalek eta Erresuma Batuak, dagoeneko antolatu dute onarpen-motaren bat beren administrazioen bitartez.
Lurralde bakoitzean lortutako onarpen-mota desberdina da bakoitzaren arauen arabera. Adibidez, Australian, eskauten elkarteak 1924ko lege bat du, 2016an eguneratua, zeinak babesten baititu elkartearen berezko terminologia eta uniformea; estatu federatuen mailan, onarpen-legeak daude Hegoaldeko Gales Berrian, 1928, Victorian, 1932, eta Queenslanden, 1975.
[…]
Legeak bederatzi artikulu ditu, lau kapitulutan egituratuta. Lehenengoa xedapen orokorrei buruzkoa da, eta legearen xedea eta helburuak eta definizioak jasotzen ditu; bigarrenak, Kataluniako eskaut-mugimendua osatzen duten antolakundeen helburuak eta arau-esparrua; hirugarrenak, Generalitateko sistema instituzionalak eskaut-mugimenduari dagokionez izan behar duen jarduna; eta laugarrenak, mugimendu hori definitzen duten terminologia eta ikurren erabilera babesteko neurriak.
[…]
1. artikulua.— Xedea eta helburuak
1. Lege honen xedea hauxe da: eskaut-mugimenduaren arau-esparrua zehaztea, betiere Kataluniako Eskauten eta Neska Gidarien Federazioa onartuz eta mugimendu horren ezaugarri diren terminologia eta ikurrak erabiltzea babestuko duten mekanismoak ezarriz.
8. artikulua.— Terminologia
Kataluniako Eskauten eta Neska Gidarien Federazioa eta haren kide diren eskauten elkarte eta taldeak dira beren izenean eskaut, neska gidari, eskaut mutil, eskaut neska, gidari, neska gidari, eskaut, boy scout, eskaut-talde, eskaut eta gidarien talde, Kataluniako eskautak eta horien antzeko terminoak erabiltzeko onartutako erakunde bakarrak, hargatik eragotzi gabe Generalitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dauden erakundeek eskuratutako eskubideak.