26. artikulua
Berdintasunari eta Herritartasunari buruzko 2017ko urtarrilaren 27ko 2017-86 Legea betez idatziak dira l5., 18.-20., 20-2, 20-3, 22. eta 23. artikuluak, eta Wallis eta Futuna uharteetan eta Kaledonia Berrian izango dira aplikagarriak, hargatik eragotzi gabe honako aldaketa hauek:
1. 5. artikuluko II. zenbakiko lehen apartatua honela idatzi beharko da:
Onura publikoko erakundeek, baldin eta izaera filantropikoa duten interes orokorreko jardueren eta organismoen aldeko inbertsioak jasotzeko baimena badute, dela kirol-, familia- eta kultura-izaera edo izaera zientifiko, sozial eta humanitarioa dutenak, dela ondare artistikoaren balioa ezagutaraztearekin lotuta daudenak, dela natura-ingurunea babestearekin lotuta daudenak, dela Frantziako kultura, hizkuntza eta ezagutza zientifikoa hedatzearekin lotuta daudenak, edo baldin eta jarduera eta organismo horien aldeko inbertsioak erakundeon bitartez jasotzen badira, Merkataritza Kodean ezarritako printzipioekin bat etorriz finkatu beharko dituzte beren urteko kontuak;
2. 18-2 artikuluko laugarren apartatuari dagokionez, hitz hau kendu beharko da: “erregioan”;
3. Wallis eta Futuna uharteetan eta Kaledonia Berrian aplikagarriak ez diren xedapenei buruz lege honetan egiten diren erreferentzien ordez, eta betiere kontuan harturik legeak ez duela haiei dagokien aldaketarik egitea aurreikusten, tokian-tokian objektu aplikagarri bera duten xedapenei egin beharko zaie erreferentzia.