NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EGURRA ETA BIRAOA

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, Bizkaia, 1864 - Bilbo, Bizkaia, 1951)

Testu mota: Ipuin miresgarria

Garaia:

Atala: Ahozko literatura

Gako hitzak:
Jatorrizkoa

1. Egilea: George Morland (1762-1804)


Antzina egurrak euren kabuz etorri ohi ziren baso eta oihanetatik etxeetara. Behin haritz baten adarrek elkar bat egin zuten eta, “Goazen urliaren suetera!” esanda, bira eta bira, bilinbolaka aldats-beheretan, aldats-goretan ozta-ozta, halako batean gura zuten etxera heldu ziren.

Egur sendorra atarira helduta mailadian gora igotzen hasi zenean, atso mihi-zorrotz bat zetorren mailadian behera. Elkarren aurrez aurre zeudela, egur-txaria batek ez zion bada atsoari gona-magala tarrat eginda urratu!

Orduan barkamena zer zen inork ez zekien eta egur xeheak ez zion atsoari barka eskatu. Alferrekoa izango zen eskatzea. Ikustekoa zen atsoaren aurpegi ximur, haserre eta gorrotozkoa! Biraoka hasi zen gehiagoko bagarik:
–Ez ahal du egurrak gaurtik aurrera zirkin egingo!!
Ordu ezkero egurra nahi duenak basora joan behar izaten du bila.

AZKUE, Resurreccion Maria (1989). Euskalerriaren Yakintza. Literatura popular del País Vasco. II. lib.
Bilbo: Euskaltzaindia - Espasa Calpe. (389).

IKUS HAU ERE

ARANA MARTIJA, Jose Antonio (1993). Resurreccion Maria Azkue. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

irudia

  1. Sedelmeyer Gallery. Internet Archive Book Images, , via Wikimedia Commons.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper