NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AIZKORA ETA KIRTENA

Agustin Paskual Iturriaga (Hernani, Gipuzkoa, 1778 - 1851)

Testu-mota: Alegia

Garaia: XIX. mendea

Argitalpen-urtea: 1842

Atala: Literatura

Jean de la Fontaine-ren “Basoa eta egurgilea” alegiaren ilustrazioa. Egilea: Gustave Doré (1832-1883).


Egurgile bat sorta egitera
joan zan basoan barrena,
eta bidean galdu zitzaion
aizkoratikan kirtena.

Sorta egiteko beste berri bat
egin nahirik aizkorari,
gaia eskatzen hasi zitzaien
han zan arbol bakoitzari.

Inork ez zion gairik eman nahi,
eta arteak bakarrik
adar mehetxo bat eskaini zion
gaixo hartaz kupiturik.

Kirten berria egin ondoren
sartzen dio aizkorari,
eta kolpeka hasitzen zaio
arte harixe berari.

Hau ikusita hasten dirade
zumarrak eta lizarrak
arte onaren kontra egiten
oihu eta deiadarrak:

«Asto handia —esaten die—,
ez al hekien oraindik
egurgileak bizi dirala
guk galtzen degun bizitik?

Horra zer esker ematen dian,
orain hasi dek higandik,
sarri ez bat bakarrikan
basoan utziko zutik.

Hiri bakarrik egin bazian,
tontotzar horri, kaltea,
ezer ez huen; baina guretzat
ez dek izango hobea».

Bere etsaiari eman badio
noizbait norbaitek eskua,
lehen edo gero ikusiko du
galdurik bere burua.

PASKUAL ITURRIAGA, Agustin (1967). Ipuiak. Donostia: Auspoa Liburutegia 71-72. (143-144).

IKUS HAU ERE

ALBERDI, Andres (1990). Agustin Paskual Iturriaga. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Agustin Paskual Iturriaga Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudia

Wikimedia Commons.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper