NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

TXEPETXA

Pedro Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857 – Rosario, Argentina, 1910)

Testu-mota: Bertso jarriak

Garaia: XIX. mendea

Argitalpen-urtea: 1894

Atala: Literatura

1. Txepetxa. Argazkia: Sylvain Haye.


1/ Askotan esan izandu dute
gizon ikastun argiak
nola pixtiak izan litezken
gure erakuslariak;
erlea da bat aipatzen dana,
o zer lan harrigarriak
jartzen dituzten gure aurrean
honek eta txingurriak!
Txepetxak berriz erakusten du
hainbeste nola haik biak.

2/ Euskal lurreko txorietan dan
txikitxoena da bera,
gaztain kolore bakarrekoa,
nahi bada ez da ederra;
begi argiak, buru xanpala,
moko ttenttea aurrera,
gorputza motxa, hanka laburrak,
xaltokako ibilera,
xalapartako hegalaria
eta kantari ergela.

3/ Txotx batek aisa jasoko luke
nola karga gutxi duan,
baina gustatzen zaio jartzea
adar sendoxeagoan;
amildu arren ez leike galdu
dakielako hegoan,
baina aurkitzen baldin bada ere
burnizko aldamioan,
hiru-lau aldiz xanpatutzen du
seguru ote dagoan.

4/ Udaberrian lehendabiziko
kabia txepetxarena
azaldutzen da, ta ezaguna:
goroldiozkoa dena;
arbol gerrian huntza tartean
du lekurik maiteena,
ta gizon askok ikusitzean
irispidean dagoena,
esan ohi dute: «Zer konfiantza,
txori txar honek duena!».

5/ Ta edozeinek esan lezake,
berari begiratzean,
arretarikan ez dadukala
egin leioken gaitzean;
ez-idurian hark kabiari
beste zuloa atzean
egiten dio, handik joateko
aurrekoa tapatzean,
erakutsiaz pentsa zagula
nola atera sartzean.

Euskara batuan

ZAVALA, Antonio [bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille] (1993). Pedro Maria Otaño eta bere ingurua (I). Donostia: Auspoaren Sail Nagusia, Sendoa. (403-405).

El Thun Thun izeneko aldizkari bat ateratzen zen garai hartan Donostian, “Poetas Vascongados” izeneko sail bat zuena: orrialde batean olerkari baten karikatura, eta bestean, haren bertso batzuk. 15. zenbakian, 1894ko uztailaren 1ean, Pedro Mari Otañoren txanda izan zen: ezkerreko orrialdean haren karikatura, eta eskuinekoan “Txepetxa” izeneko bertsoak.

2. Pedro Mari Otañoren eskuizkribua

IKUS HAU ERE

Alkar. Otaño´tar Pedro Mariren olerki onenak, Iñaki Deunaren irakorla, Donostia, 1930.

Pedro Mari Otañoren oroimenak [eskuizkribua].

Pedro Mari Otaño Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

EUZKITZE, Xabier (2010). Pedro Mari Otaño. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010.

Irudiak

  1. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 3.0 lizentzia baten mende dago.
  2. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia. https://kmk.gipuzkoa.eus/eu/liburutegia.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper