Loreak ihintza bezela
maite dut dama gazte bat,
hari hainbat nahi diodanik
ez da munduan beste bat.
Zu bazinake arbola,
ni banintza txoria,
arbol maitagarri hortan
egingo nuke kabia.
Inoiz ikusi gaberik,
pasatzen badut aste bat
bihotzean banatutzen zait
halako gauza triste bat.
Honekin agurtzen zaitut,
baina denbora gutxiko,
zurekin oroitu gabe
nola ez nukeen etsiko.
ZAVALA, Antonio [bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille] (1993). Bilintx: bertsoak eta bizitza. Sendoa. Donostia: Auspoaren Sail Nagusia. (237-240).
David Romtvedt eta Caitlin Belem-en bertsioa (National Cowboy Poetry Gathering, Elko (Nevada), 2018)
IKUS HAU ERE
Indalezio Bizkarrondo Bilintx Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.
ARANBURU, Antton (2010). Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Irudia
Aurelio Arteta Errasti, via Wikimedia Commons. Lan honek CC-BY 3.0 Errekonozimendu lizentzia dauka.