NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

FRANTZIAKO KONSTITUZIO KONTSEILUAK HIZKUNTZA GUTXIAGOTUAK BABESTEKO ETA SUSTATZEKO LEGEAREN KONTRA HARTUTAKO ERABAKIA SALATZEN DU EUSKALTZAINDIAK

Euskaltzaindia

Testu-mota: Agiria

Garaia: XXI. mendea

Argitalpen-urtea: 2021

Atala: Hizkuntza

Jatorrizkoa

Europako Kontseiluko estatuen mapa. Berde ilunez, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna sinatu eta berretsi duten estatuak. Berde argiz, sinatu besterik egin ez dutenak. 
Zuriz, gutuna ez sinatu eta ez berretsi ez dutenak.


FRANTZIAKO KONSTITUZIO KONTSEILUAK HIZKUNTZA GUTXIAGOTUAK BABESTEKO ETA SUSTATZEKO LEGEAREN KONTRA HARTUTAKO ERABAKIA SALATZEN DU EUSKALTZAINDIAK

2021eko maiatzak 21

  • 2021eko apirilaren 8an, Frantziako Asanblea Nazionalak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen gehiengo handiz. Euskaltzaindiak aurrepausoa zela adierazi zuen apirilaren 30eko osoko bilkuran.

  • Baina kezka ere agerrarazi zuen Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogei diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan aurkeztutako helegiteagatik (...)

Zorigaitzez, gaur, maiatzaren 21ean, Konstituzio Kontseiluak ebatzi du lege berri horren bi artikulu Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla. Kontseiluak dio laugarren artikuluak, murgiltze eredua irakaskuntza publikoan baimentzen duenak, Konstituzioaren 2. artikulua, «Errepublikako hizkuntza frantsesa da», ez duela kontuan hartzen. Hala berean, bederatzigarren artikuluak, eskualdeetako hizkuntzen ikur diakritikoak onartzen dituenak (euskararen kasuan, tileta, ñ).

Betidanik, Konstituzioaren artikulu hori erabili izan da eskualdeetako hizkuntzen aldeko aitzinamenduak oztopatzeko, hizkuntza horiek bigarren mailako hizkuntzatzat harraraziz.

Euskaltzaindiak erabaki horrekiko erabateko desadostasuna agerrarazi nahi du eta lan eginen du hizkuntza gutxiagotuen, kulturen eta aniztasunaren alde arduratzen ari diren guztiekin, hizkuntza horien legezko babesa hobetzeko.

Irudia

1. Wikimedia Commons

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper