Ezkil hotsa udako sargorian
Dei bat! herrian barrena
Armak hartzera behartu gaituzte
Frantses! aberriaren alde
Ta Baionatik burnibidean
Biba ta txalo artean
Adorez goaz orain bi egun
Ume koskor ginenak
Gu gara 49. erregimentua
Zin egin digute garaipen azkar bat
Laster bueltan etxera
Lubaki hezeak negar ta garrasiak
Haragi ustel usaina
Anaia hila Verdungo lur beltzean
Lagun denak galduak
Infernuko atean Somme ibarrean
Ofizial arrotzen menpe
Vive la France, allez! oihukatuta
Engainatu gaituzte
Hemendik entzuten dut erbesteratua
Ama-aiten negarra
Ene azken arnasa, ez naiz itzuliko
Oi ama Eskual Herrira!
Euskaraz baizik ez zekiten haiek
Haiena ez zen aberriaren alde.
Kaleko Urdangak & Vis Vires, Though Ain't Enough Records, 2019.
IKUS HAU ERE
"Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia, min handia”, Berria Ikasgela, 2022ko azaroaren 2a.
BIDEGAIN, Eneko (2015-04-07). «Milaka hilobi daude gerra izan zen tokian, euskaldunen izen-abizenekin», Gara.