Hirugarrena.— Kirol-federazioen hizkuntza-normalizazioa
Kirol-federazioek beren jarduerak egitean euskararen erabilera normalizatzeko egokiak diren neurriak hartuko dituzte. Bereziki, katalogoetan, programetan, iragarpen-karteletan eta beren kirol-jardueretan eta lehiaketetan erabiltzen duten gainerako material grafikoan edo soinu-materialean sustatuko dute euskararen erabilera.