deabru
1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia. 2 interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. arraio2; demontre; kristo. Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Deabru bat eta erdi! Zer deabru duk hau? 3 iz. Deabruarekin alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da.
4 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, bihurria; jenio bizikoa. Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. Agure deabrua! Oilar deabru batek. Esan diat lehen ere mila bider tiroz botatzeko hontz deabru hori! || Ipar. (Dagokion izenaren ezkerrean). Deabru gizona! Deabru hiritarrak, zer gauzak asmatzen dituzten!
5 adj. Gauzez mintzatuz, madarikatua, mespretxagarria. (Haserrea edo arbuioa adierazten duten esaldietan erabiltzen da). Lastaira deabru hark ez zuen barruan ezer ere. Gerra deabru hura hasi zen, zorigaiztoan.