ARRAZOIGABEKO.
a)
No razonable.
--Zer da abarizia? --Hazienden deseo errazoabakoa.
"
Apetito desordenado de hacienda"
.
Cap 74.
Arrozoin gabeko gauza iduritzen zait ezen, igortzea presonier bat markatu gabe zertaz den akusatua.
He Act 25, 27.
Ikusi arren egunoro ezkontza bide bagakuak, errazoe bagakuak ta onian irauteko etxurarik ez daukeenak [...] Ez dau inok sinistu gura ezkontzako estaduba dala uts egiten erraza.
fB Ic III 328.
Errazoi bako agindu baltzak / areik ebezan beteko.
FEtxeb 57.
b)
Infundado.
Beldurtasun banoez, duda eta skrupulu arrazioñ gabekoez hekien debozionea hozteko.
Ch IV 10, 2.
Errazoe bagako, tema utsezko, ta gorrotozko kereillarik, edo auzirik ez artu bere kontura.
fB Ic II 168.
Onelako errazoe bagako tontakerija ta aisiak daruazan esa mesa batzuk gaitik, biurtuten dira leen ozta urratu zitubeen pekatuko lazu artera.
JJMg BasEsc 163.
Etxera eldu zanean, ikusi eban Milaelak bere burutaziñoak etzireala izan arrazoi bakoak.
Bilbao IpuiB 168.
Uste okerra, ordea, eta arrazoigabekoa, zeren konzientziak funtsik gabe erakusten dio ala.
Vill Jaink 80.
c)
(Animal) racional.
Baiñan hauk arrozoin gabeko abre, bere izatez atzemanak eta galduak izateko egiñak diren batzu bezala blasfematzen hari dire.
He 2 Petr 2, 12.