3. artikulua
1. Estatu kontratatzaileek onartzen dituzte, beren nazionalei aplikatzen zaizkien baldintza berberetan, gainerako estatu kontratatzaileetan lortutako bigarren mailako ikasketen amaierako titulu edo diplomak, betiere ikasketak jarraitzeko eta hurrengo prestakuntza-etapetan berehala sartu ahal izateko beren lurraldeetako goi-mailako hezkuntza-instituzioetan; titulu edo diploma horien titularrek egiaztatu egin behar dute badituztela agiri horiek, hurrengo prestakuntza-etapekin jarraitu ahal izateko estatu kontratatzaile horien lurraldeetako goi-mailako hezkuntza-instituzioetan.
2. Hala ere, goi-mailako hezkuntza-instituzio batean onartua izateko baldintza izan daiteke plaza libreak egotea, bai eta estatu kontratatzaileetako hezkuntza-instituzioek ikasketak hasteko eskatzen edo onartzen dituzten hizkuntza-ezagutzei buruzko baldintzak betetzea ere.