3. artikulua
1. Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.
2. Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz.
3. Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek errespetu eta babes berezia izango du.