314. artikulua
Norbaitzuek, enplegu publiko nahiz pribatuan, pertsona baten aurka diskriminazio larria sorrarazi eta, administrazio-errekerimendu edo -zehapenaren ondoren, legearen aurreko berdintasun-egoera berrezartzen ez badute, horrek ondorioztatu dituen kalte ekonomikoak konponduz, hain zuzen, diskriminazioaren arrazoi direla pertsonaren ideologia, erlijioa nahiz sinesmenak; edo etnia, arraza nahiz nazio batekoa izatea; edo sexua, sexu-orientazioa, familia-egoera nahiz gaixotasun edo desgaitasun bat izatea; edo langileen lege-ordezkaria zein ordezkari sindikala izatea; edo enpresaren beste langile batzuekin ahaidetasuna izatea edo Espainiako estatuaren hizkuntza ofizialen bat erabiltzea, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie.