2. artikulua.— Helburuak eta jarduteko printzipioak
4. Finantzen Euskal Institutuak, bere barne zein kanpora begirako jardueran, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko du. Halaber, bi hizkuntzak erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie pertsona fisiko eta juridikoei haiek institutuarekin dituzten harremanetan, ahozkoetan zein idatzizkoetan, bai eta zerbitzua haiek hautatzen duten hizkuntzan jasotzeko eskubidea ere.