[…]
Bigarrenik, erabilitako hiztegia eta gramatika-kontuak eguneratu eta berrikusi dira, testuan modu desberdinean erabiltzen ziren termino jakin batzuen erabilera bateratzeko eta testuari behar bezalako barne-kohesioa emateko. Hala gertatzen da, segurtasun publikoaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren izendapenarekin edo Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari egiten zaizkion aipamenekin. Era berean, hizkuntza berraztertu da, ikuspegi ez-sexistatik erreparatuta.
Horrez gain, euskarazko bertsioko hizkuntza ere berraztertu da legegintza-eskuordetzaren mugen barruan, 1996az geroztik aurrerapen handiak egin baitira arlo honetako euskara teknikoan eta juridikoan eta, horrenbestez, beharrezkoa izan baitaiteke aldaketak egitea azken emaitzan inkoherentziarik egon ez dadin eta lortu nahi den segurtasun juridikoari kalterik egin ez dakion.
[…]
39. artikulua.— Larrialdiko deien arreta-zerbitzua
[…]
3. Larrialdiko deien arreta-zerbitzurako sarbidea unibertsala, doakoa eta iraunkorra izango da Euskadiko lurraldean dagoen pertsona ororentzat.
Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan ematen da. Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak beharrezko bitartekoak jarriko ditu zerbitzurako sarbidea Europar Batasuneko estatuetako beste hizkuntza ofizialetan egin ahal izateko, bai eta desgaituek zerbitzua baliatu ahal izango dutela ziurtatzen duten mekanismoak bermatzeko ere.
[…]