Xedapen gehigarriak
Seigarren xedapen gehigarria.— Oroitzapenezko plaka Nafarroako Gobernuan
Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuak plaka bat jarriko du Aldundiaren eraikinaren fatxadako ageriko leku batean, 1936ko Gerra Zibilean Nafarroan eraildako Foru Aldundiko funtzionarioen eta langileen omenez. Plaka horretako testua gaztelaniaz eta euskaraz idatzita egonen da, eraildako pertsonen izenak jasoko ditu eta langile publiko horiek Errepublikaren legezkotasunaren defentsa egin izana aipatuko du.
Zazpigarren xedapen gehigarria.— Oroitzapenezko plaka Nafarroako Parlamentuan
Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako herriaren ordezkari gorena denez, bere egoitzako atalondoko leku nabarmen batean plaka bat jarriko du, altxamendu militarraren ondorioz eraildako hautetsi nafar guztien omenez eta haien errekonozimendurako. Testuak Nafarroako bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du, eta eraildako pertsonen izenak eta kargua aipatuko ditu, bai eta herriaren izena, herrietako hautetsiak zirenen kasuan.