Hamabigarren xedapen gehigarria.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza
2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Lan eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin aurretik.
Azken xedapenetako zortzigarrena.—Urriaren 23ko 4/2019 Foru Lege Dekretua aldatzea. Foru lege dekretu horren bidez presako neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan.
6. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:
«[…]
»3. Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan aldi baterako administrazio-kontratuekin aritzen diren irakasleek, ikasturte batean irailaren 1etik ekainaren 30era artean 165 egun naturaleko edo gehiagoko zerbitzualdia eman badute, eskubidea sortuko dute beste kontratu bat edukitzeko, ikasturte horretako uztailaren 1etik abuztuaren 31ra (biak barne). Kontratu berriak dagokion ikasturtean izenpetu duen kontraturik luzeenak dituen ezaugarriak edukiko ditu, ikastetxeari, irakasle kidegoari, espezialitateari, hizkuntzari, profilari eta lanaldiari dagokienez. Baldin iraupen luzeeneko kontratua indarrean den bitartean langileak lanaldia murrizteko modalitateetako bati heltzen badio, egiazki gauzatutako lanaldiaren araberakoa izanen da formalizatzen den kontratua.
»4. Aurreko paragrafoan aipatutako kontratu berria formalizatu ahal izateko, bete beharko dira bai irakasleen kidegoko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan egoteko ezarri diren baldintzak, bai espezialitatea, hizkuntza eta dagokion ikasturtean izenpetutako kontratuetatik iraupen luzeenekoaren profila, eta lanerako prest egoeran azaldu beharko da zerrendan.
[…]».