10. artikulua.— Autonomia Erkidegoaren oinarrizko helburuak
3. Horretarako, Autonomia Erkidegoak, interes orokorraren alde, bere botereak egikaritzeko oinarrizko helburu hauek izango ditu:
3) Andaluziar identitate eta kontzientzia finkatzea, zelan eta ondare historiko, antropologiko eta linguistikoa ezagutuz, ikertuz eta zabalduz.
4) Andaluziar hizkuntza-modalitatea haren aldaera guztietan defendatu, sustatu, ikertu eta prestigiatzea.
14. artikulua.— Diskriminazioaren debekua
Diskriminazio oro debekatuta dago titulu honetan jasotako eskubideen egikaritzan, eginbeharren betetzean eta zerbitzuak ematean, bereziki ondoko arrazoiak direla-eta egikaritzen dena: sexua, jatorri etniko edo sozialak, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, ezaugarri genetikoak, jaiotza, ondarea, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminazioaren debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.
21. artikulua.— Hezkuntza
8. Andaluziako hezkuntza-planek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-balioak sartuko dituzte, eta bai kultura-dibertsitatea, bizitza politiko eta sozialeko eremu guztietan. Andaluziako hezkuntza-sistemak ikasleen gaitasun ekintzailea, eleaniztasuna eta teknologia berrien erabilera sustatuko ditu.
37. artikulua.— Printzipio artezkariak
1. Autonomia Erkidegoko botereek euren politika publikoak zuzenduko dituzte aurreko kapituluan aitortutako eskubideen egikaritza bermatu eta segurtatzera, eta 10. artikuluan ezarritako oinarrizko helburuak lortzera, zelan eta ondoko printzipio artezkariok eraginkortasunez aplikatuz:
5) Desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta haien integrazio sozial eta profesionala, betiere diskriminaziorik ezaren, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioen arabera, eta komunikazioa ahalbidetu eta oztopoak erabat kentzea ahalbidetzen duten hizkeren arabera.
6) Espainiar keinu-hizkuntzaren erabilera eta gorreria duten pertsonek, hizkuntza hori aukeratuz gero, berdintasuna lortzea ahalbidetzen duten baldintzak ere bai, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egin behar baita.
213. artikulua.— Andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea
Ikus-entzunezko komunikabide publikoek sustatuko dute andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea haren hizketa guztietan.