[…]
Botere publikoek desgaitasuna duten pertsonei arreta espezifikoa ematea gure ordenamendu juridikoaren arau nagusietan jasotzen den betebeharra da. […] Andaluziarako Autonomia Estatutuak, […] 37.1 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan, politika publikoak gidatu behar dituzten printzipio gidariei buruzkoetan, aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak jasotzen ditu, bai eta espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera ere, […]
[…]
Azkenik, abenduaren 5eko 11/2011 Legeak neurri espezifikoak jasotzen ditu arreta bermatzeko entzumen-mugak dituzten pertsonen aniztasunarentzat; izan ere, lege horrek Andaluzian arautzen ditu espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. Horrela, urriaren 23ko 27/2007 Legean aurreikusitako aginduak zabaltzen ditu; izan ere, lege horren bidez, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dira, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dira.
4. artikulua.— Definizioak
Lege honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:
n) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzako produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko gailu multimediak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.
7. artikulua.— Espainiar zeinu-hizkuntza, braillea eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako laguntza-bitartekoak
1. Abenduaren 5eko 11/2011 Legeak eta aplikagarri den irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko araudiak arautuko dute zelan erabili eta ikasiko dituzten gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, hargatik eragotzi gabe lege honetan ezarritakoa.
68. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikabideetarako irisgarritasuna
Desgaitasuna duten pertsonek informaziorako eta komunikaziorako dituzten eskubideak bermatze aldera, botere publikoek sustatuko dute jarduera Andaluzian garatzen duten ikus-entzunezko komunikabideek betetzen dituztela araudi sektorialean ikus-entzunezko komunikaziorako aurreikusten diren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak. Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori legeria espezifikoaren arabera arautuko da.