23. artikulua.— Izendapena
Udalerrien izendapena gaztelaniaz edo toponimiaren hizkuntza tradizionalean izango da. Hala ere, Aragoiko lurraldeko eremu batzuetan, zeinetan beste hizkuntza edo hizkuntza-modalitate baten erabilera orokortuta dagoen, Aragoiko Gobernuak baimena emango du, eskabide arrazoitua egin ondoren, hizkuntza horretako izendapena ere harekin batera erabiltzeko.
25. artikulua.— Prozedura
1. Udalerriaren edo hiriburuaren izena aldatzeko prozedura udaleko osoko bilkuraren edo auzo-batzarraren erabakiz hasiko da, behar bezala arrazoituta. Hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, osoko bilkurak edo batzarrak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behinean onetsiko du aldaketa, hala badagokio, izatezko kopuruaren bi herenek aldaketaren aldeko botoa ematen badute kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin.
2. Espedientea Aragoiko Diputazio Orokorrari igorriko zaio, berak ebatz dezan. Proposatutako izendapen berria beste udalerri batenarekin nahas badaiteke, hizkuntza-akatsak baditu edo Aragoiko toponimiarekin bat ez badator, Presidentetzako eta Harreman Instituzionaletako sailburuak hori udalerri interesdunari jakinaraziko dio, eta hilabeteko entzunaldia emango dio.
3. Ebazpena Aragoiko Gobernuaren dekretu bidez emango da, eta Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta, aldaketa badakar, Toki-erakundeen Erregistroan inskribatuko da.
153. artikulua.— Harremanak herritarrekin
3. Gaztelania ez ezik, hizkuntza edo hizkuntza-modalitate propioa ere orokortua edo nagusia duen lurraldeko toki-korporazioek ere arautu eta onetsi ahal izango dute auzotarrek hizkuntza edo hizkuntza-modalitate hori erabiltzea auzotarrok zuzentzen dizkieten idazkietan.