[…]
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».
[…]
Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.
[…]
36. artikulua.— Kode deontologikoa
1. Aragoiko Gobernuak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, bai eta teknologia berriek bultzatutakoei ere.
2. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak, bere mendeko komunikabideei dagokienez, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzko Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioekin bat etorriz, honako hauek egin beharko ditu:
b) Gomendioak egitea homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilera, -praktika eta -moduei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.
49. artikulua.— Arau-hausteak
4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:
f) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Aragoiko komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.