12. artikulua.— Hezkuntza
4. Eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan, eta erabiltzen den hizkerak kontuan hartuko dute aniztasuna sexu-orientazioari, genero-identitateari eta genero-adierazpenari dagozkienez, eta arrazoi horrengatiko edozein diskriminazio-mota saihestuko dute.
15. artikulua.— Komunikabideak
1. Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez:
b) Gomendioak ezarriko ditu homosexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilerei eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.