[…]
[…] Eta, bestetik, 148. artikuluak ezartzen du autonomia-erkidegoek eskumenak beregana ditzaketela, 16. apartatuan adierazten den bezala, Autonomia Erkidegoaren intereseko monumentu-ondarean, eta Autonomia Erkidegoaren kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza susta ditzaketela, artikulu bereko 17. apartatuaren arabera.
[…]
3. artikulua.— Kultura-ondare immaterialaren eremuak
Kultura-ondare immateriala, bereziki, honako eremu hauetan agertzen da:
a) Ahozko komunikazio, tradizio eta adierazpideak, hizkuntza eta haren hizkuntza-modalitateak eta -berezitasunak barne, kultura-ondare immaterialaren bide gisa, bai eta toponimia tradizionala, lurraldearen izendapen geografikoetarako tresna gisa ere.
7. artikulua.— Administrazio publikoen jarduketak
1. Balear Uharteetako administrazio publikoen eginbeharra da kultura-ondare immateriala sustatzea, administraziooi dagozkien eskumen-esparruetan, ondare hori erabat ager dadin Balear Uharteetako gizarte- eta kultura-eremuetan, eta, horrela, ondare horrek etorkizunean iraungo duela bermatzeko.
2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek honako helburu orokor hauek lortu behar dituzte:
f) Jardun- eta laguntza-ildo espezifikoen bidez, uharte bakoitzak edo uharte guztiek berezkoak dituzten kultura-adierazpen immaterialen trukea eta ezagutza sustatzea, bai eta kanpo-proiekzioa eta katalanez hitz egiten duten gainerako lurraldeekiko eta Estatuko gainerako lurraldeekiko harremana ere.