5. artikulua
Bat. Galiziako berezko hizkuntza galiziera da.
Bi. Galiziera eta gaztelania ofizialak dira Galizian, eta guztiek dute eskubidea haiek jakin eta erabiltzeko.
Hiru. Galiziako botere publikoek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko dute bizitza publikoan, kulturalean eta informatiboan, eta haiek jakiteko behar diren eskuarteak xedatuko dituzte.
Lau. Inor ezin izango da diskriminatu, hizkuntza dela-eta.
25. artikulua
Magistratuen, epaileen, idazkari judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen postuak betetzeko egiten diren lehiaketa eta oposizioak ebaztean, lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea.
26. artikulua
Bat. Notarioak eta jabetzako erregistratzaileak eta merkataritzakoak Autonomia Erkidegoak izendatuko ditu, Estatuaren legeekin bat etorriz. Notariotzak betetzeko, izangaiak eskubide-berdintasunean onartuko dira, bai Galiziako lurraldean dihardutenak, bai Espainiako gainerakoan dihardutenak. Lehiaketa eta oposizio hauetan lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea. Ezin izango da inoiz ere herritartasun- edo auzotasun-salbuespena ezarri.
27. artikulua
Estatutu honen esparruan, Galiziako Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa dauka honako gai hauetan:
Hogei. Galizieraren sustapen eta irakaskuntza.
35. artikulua
Hiru. Galiziako Autonomia Erkidegoak Gobernuari eskatu ahal izango dio tratatu zein hitzarmenak egin eta, beharrezkoa bada, Gorte Nagusiei aurkez diezazkion; horien helburua da Galiziak estatu jakin batzuekin kultura-harremanak ezarri ahal izatea, baldin eta kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak baditu estatu horiekin.