70. artikulua.— Izendapenen erreserba
2. Ezin izango dira beste izendapen batzuk erabili, baldin eta, haien esanahiagatik edo gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan duten antzekotasunagatik, nahasmena eragin badezakete jarduerak identifikatzean.
Seigarren xedapen gehigarria.— Genero-erreferentziak
Hizkera inklusiboa edo ez-sexista erabiltzea erabaki ez den kasuetan, eta subjektu, kargu, lanbide edo lanpostuei erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen direnean, ulertu behar da erabilera hori adierazpenaren ekonomia-arrazoien ondorio dela, eta, oro har, gizonei zein emakumeei egiten diela erreferentzia, ondorio juridiko berdinekin.