10. artikulua.— Asistentzia-informaziorako eskubidearen titularra
2. Adingabeak bere osasunari buruzko informazioa bere adin, heldutasun eta egoera psikologikoari egokitutako hizkuntzan jasotzeko duen eskubideari kalterik egin gabe, emantzipatu gabeko hamasei urtetik beherakoen kasuan ere informazioa emango zaie gurasoei edo tutoreei; era berean, gurasooi edo tutoreoi informazioa emango zaie adingabeak hamasei urtetik gorako emantzipatuak direnean arrisku larriko jarduketaren kasuan, betiere medikuaren irizpidearen arabera.
4. Ezgai deklaratutako pazientearen kasuan, informazio-eskubidearen titularra tutorea izango da, ezgaiketa-epaiak ezarritakoaren arabera, eta ezgaituak bere osasunari buruzko informazioa hizkuntza egokian eta ulertzeko moduan jasotzeko duen eskubideari kalterik egin gabe.
21. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentuaren edukia
2. Adostasun-dokumentu horrek enuntziatuak labur-labur izan beharko ditu; dokumentu hori hizkera ulergarrian idatzi beharko da, horrela kontzeptu medikoak erabiltzaile orokorrek ulertu ahal izan ditzaten.