19. artikulua.— Gidariak
1. Gidariak, langile autonomoa zein soldatapekoa izan, taxi-zerbitzua emateko, berari dagokion ziurtagiria lortu behar du aldez aurretik, garraioen gaian eskumena duen Generalitateko sailak luzatua; ziurtagiri horrek gidabaimenaren jabe dela egiaztatu behar du, gidabaimenak lortua izan behar duelarik aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz, eta jendeari arreta egokia emateko eta zerbitzua baldintza egokietan emateko beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoen arabera, Kataluniako hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa barne. Erregelamendu bidez zehaztu behar da ezagutza horiek egiaztatzeko eta ziurtagiria lortzeko prozedura, bai eta gai horietan diharduten zentroak homologatzekoa ere, Taxiaren Kataluniako Kontseiluak homologazioaren aldeko txostena eman ondoren.
26. artikulua.— Katalanaren erabilera sustatzea
1. Arloan eskumena duten administrazioek katalanaren erabilera sustatu behar dute taxi-profesionalekiko komunikazioetan eta haien arteko eta erabiltzaileekiko komunikazioetan.
2. Taxi-zerbitzuaren erabiltzaileek katalanez hitz egiteko eskubidea dute gidariekiko komunikazioetan, hizkuntza-arloan aplikatzekoa den araudiak ezarritako baldintzetan.
28. artikulua.— Prestakuntza
Arloan eskumena duten administrazioek, 19. artikuluan ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen ziurtagiriari buruz ezarritakoa alde batera utzi gabe, beharrezkoak diren neurriak eta tresnak sustatu behar dituzte taxien sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza bermatzeko, bereziki bide-segurtasunarekin, erabiltzaileen arretarekin, beste hizkuntza batzuen ezagutzarekin eta zerbitzua hobetzen laguntzen duten beste alderdi batzuekin zerikusia duten alderdiei dagokienez.