1983an, Kataluniako Irrati eta Telebistaren Korporazioa sortu zen, eta gaur egun arteko garapena izan da Kataluniako autogobernuko eta kultura- eta hizkuntza-normalizazioko instituzioak berreskuratzeko prozesuaren azken garaiko gertaera garrantzitsuenetako bat; gainera, instituziook zeregin garrantzitsua izan dute Kataluniako ikus-entzunezkoen industria bultzatzeko eta garatzeko.
[…]
2. artikulua.— Zerbitzu publikoaren eginkizuna
Generalitateko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa, 22/2005 Legearen 23.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honetan datza: Kataluniako herritarren eskura ikus-entzunezko edukien multzo bat jartzean, bai eta Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak Generalitateko Gobernuarekin sinatu behar duen programa-kontratuan zehazten diren gainerako zerbitzuak jartzean ere; hain zuzen, programa-kontratu hori V. kapituluan arautzen da, eta haren helburua hauxe da: herritarren beharrizan demokratiko, sozial eta kulturalak asetzea; informaziorako irispide unibertsala bermatzea; kultura eta hezkuntza; katalana zabaldu eta sustatzea, eta kalitateko denbora-pasa eskaintzea.
22. artikulua.— Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren programazioaren printzipio orokorrak
3. Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko hizkuntza instituzionala katalana da.