[…]
Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuak, 7.1 artikuluan ezartzen du ezen gure erkidegoko herritar guztiek eskubidea dutela valentziera ezagutzeko eta erabiltzeko. Artikulu horren 2. puntuak bi hizkuntzen erabilera normala bermatzen du, eta 4. artikuluak, berriz, babes eta errespetu berezia ematen dio valentzieraren erabilera berreskuratu eta normalizatzeari, hala ezartzen baitute Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko azaroaren 23ko 4/1983 Legeak, Kulturaren Valentziako Kontseiluaren 1998ko uztailaren 13ko irizpenak eta Hizkuntzaren Valentziako Akademia sortzeari buruzko irailaren 16ko 7/1998 Legeak. Aurreikuspen horietako bat ere ezin da bete baldin eta argitalpen-ekoizpen nahikorik ez badago valentzieraz.
Beraz, Estatutuaren aurreikuspenak babes berezia ezartzen du valentzieraz idatzitako liburuarentzat, zeina baita benetako euskarria gure hizkuntzak berdintasuna izan dezan gaztelaniarekin alderatuz, eta, hizkuntza literario aktiboaren izaera handituz, valentziar guztien estimua eta errespetua areagotu dadin, eta eskakizun kulturalak ama-hizkuntza eta norberaren hizkuntza gisa bideratu ahal izan ditzan.
Beraz, kultura-arloko eskumenen esklusibotasunak, liburua kultura-ondasun gisa sustatzeko beharrizanak, valentzieraren erabateko berreskurapena babestu eta bultzatzeko eskakizunak, horrek guztiak dakar botere publikoek sektorea arautzea eta liburua eta irakurketa sustatzeko eta suspertzeko politika eraginkorra antolatzea, eta hori guztia, bereziki, Valentziako Generalitatek egin behar du. Ildo horretan, lege honen helburuak dira sektorearen barruan lehia orekatua hauen artean bermatzea: alde batetik, azalera handien eta liburu-denden artean, kultura-eragile aktibo gisa eta valentziar guztiek, berdintasunaren eta pluraltasunaren baldintzetan, libururako irispidea izango dutela bermatzeko gai diren kanal bakar gisa eratuta; eta, bestetik, valentzierazko eta gaztelaniazko literatura-ekoizpenaren artean.
[…]
Lege honek ez du asmorik Valentziako Administrazio autonomikoari arlo horretako eginkizun zuzentzailea esleitzeko, eta ez du zeregin ikuskatzailerik galdatzen. Liburuaren sektoreari laguntzeko eta eusteko eginkizunak baino ez ditu antolatu nahi, eta sektore horretan inplikatutako guztiei (autoreak, itzultzaileak, diseinatzaileak eta editoreak, banatzaileak, liburu-saltzaileak eta liburuzainak) eginkizun horietan parte hartzea eta aholkatzea bermatzen die. Ildo horretan, Liburuaren Aholku Batzordea sortzen du, sektorean eta Administrazioan inplikatuta dauden guztien arteko elkarlan-organo gisa. Elkarlan hori, besteak beste, Valentziako Liburuaren Gidaren bidez adieraziko da.
4. artikulua.— Autoreak
4. Valentzieraren erabilera sustatzeko, Generalitatek, gai horretan eskumena duen sailaren bitartez, hizkuntza horretan egindako autoreak indartuko ditu.
5. artikulua.— Argitaletxeak
2. Valentzieraren erabilera sustatzeko, Generalitatek, arlo horretan eskumena duen sailaren bitartez, hizkuntza horretan argitaletxeek egindako ekoizpena indartuko du. Xede horretarako, laguntza-lerro bat egingo du urtero, eta kultura-arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez arautuko da.
10. artikulua.— Liburuaren Aholku Batzordea
5. Honako hauek izango dira kideak:
Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren ordezkari bat.