Euskal Herriko ibaiak liburua "Izenak" bildumaren barruan argitaratu zen eta Euskal Herriko hidrografia nagusiaren 414 ibaien izenak, eta guztien erabilera egokia, jasotzen ditu. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak paratutako lana da, eta Osoko bilkuraren onespenarekin batera, arau izaera eman zitzaion: Akademiaren 166. araua da. Horrezaz gain, erabilera praktikoan gaiak duen interesa kontuan izanik, liburuki berezi batean argitaratu zen.
Liburuak eskaini bezala, 166. arauak ere testuak, zerrendak eta mapak biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.