Batzordea Europako hizkuntza gutxituetan adituak diren bederatzi kidek osatzen dute eta horien artean Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea da. Gainerako kideak hauek dira: Larraitz Ariznabarreta, Vicent Clement, Araceli Diaz de Lezana, Durk Gorter, Itziar Idiazabal, Jasone Mendizabal, Erramun Osa, Meirion Pris Jones eta Xabier Vilak.
"Hitzargiak. Elkar argitzen duten hizkuntzak" ekimena Donostia 2016 Fundazioak eta Soziolinguistika klusterrak sustatutako proiektua da eta bere helburu nagusia honako hau da: Europako hizkuntza-komunitateen arteko harreman-sarea sendotzea, elkar ezagutzea eta elkar elikatzea.
Proiektua hainbat erakundek osatutako Patzuergoak gidatzen du. Hauek dira: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, UPV/EHU, Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedra, Mondragon Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Topagunea, AEK, Bai Euskarari Fundazioa, Hekimen eta Kontseilua, eta, Europako hizkuntzen aldeko sare nagusien artean, Mercator eta NPLD.
Batzorde Zientifikoaren zereginak gakoak dira egitasmoa aurrera eramateko. Besteren artean, hizkuntza gutxituak biziberritzeko ahaleginean egiten diren jardunbideen artean eredugarritzat zein joko diren Batzorde Zientifikoak definitu du. Hartutako erabakien berri hemen emango dute.
Hizkuntzak eta hizkuntza-komunitateak elkarrekin harremanetan jartzeko helburuarekin lotuta, ekainean topaketa bat egingo da Donostian.