urrikimin
1.
Arrepentimiento.
Nahi baduzu urriki miñ hark uki dezan zure bihotza.
Ch I 20, 5.
Ikhusirik bere bekhatuaz zuen urriki mina.
Lg II 176.
Urriki min eta deliberazione hau gabe.
Brtc 164.
Aithortzen dut bai ahalge eta urriki minekin.
Dh 188.
Nere urriki minak irabaz dizadantzat saindu baten khoroa.
Dv LEd 10.
Urrikiminak ilhuntzen baitzuen haatik Piarresen arpegia.
GaztAlm 1934, 107.
(ap. DRA)
Badakit Jondoni Petrik ere lan bera egin zautzula, / bainan nik haren urriki minik ez dut senditu sekula.
Xa Odol 266.
2.
Lástima, compasión.
Ortik urriki-miña, ez ni barnago samintzeko --ikusiak ez bainitun iasan-nai-- baiñan alegi aiek entzunik, axaletik bederen uki nindezaten.
Or Aitork 56.
URRIKIMINETAN SARTU.
Arrepentirse.
Urriki minetan sar zaite.
Dh 274.