jeloskeria
1.
jaloskeria.
Envidia.
Hügünkeria, ieloskeria, mendekü edo ohoinkeriazko zirenez [gogo gaistoak]
.
Bp I 105.
Bena ürgüllütsiaren bihotzian ardüra daude jeloskeria eta kolera.
Mst I 7, 3 (SP inbidia eta bekhaitzteria, Ch ieloskortasuna).
Jeloskeriaren ta zekhiñgoaren süiak die adiskidegoa erre.
Egiat 212.
Terearen erranen deizut nik istoria, / haren ere bai jaloskeria.
"Envie"
.
Arch Fab 215.
Josefen anaien jeloskeria.
CatS XII.
Naiz Xinkatres minberatu senditzen ginuen, jeloskeriaz, guk gureturik harek desiratzen zuen etxeti-lakua, halere hura ez ginuela berexiko deliberatu ginuen.
Larz GH
1959, 84.
Eta bazterretik, jeloskeriaz edo nik dakita, bertze batzu ari zaizkote, elhez ala obraz, bethi kontrestatzen, lan guziak huts-egin-arazi nahiz.
Herr 29-9-1966, 4.
2.
(Chaho, Dv, H).
Celos; carácter celoso.
"Jalousie"
Dv.
"Action, trait de jalousie"
H.
Hantik diradiala itzalpiak, jeloskeriak ta desenfidantzak sortzen.
Egiat 217.
Jeloskeria baten süjetetik oro.
Etch 126.
Jeloskeria, senhar-emazte berexte, familia barreatze, haur uzte...
Othoizlari 1962, 431.