dizdikor,
distikor (A).
Brillante.
v. dizdizari.
Urrutikuskin aundiz, gañera, eguzki-azala pikor distikorrez bete-beterik ikusten da.
ArgEgut 1928, 48.
Arribitxi diztikorra.
Otx 22.
Ixar txikijen artian eguzkija baxen diztikorra naiatzu.
Ib. 14.
Neskatx zoragarriaren betazalak ixuri oi duten lillura diztikorra.
Zait Sof 184.
Argi diztikorra darion Olinpo yaurtzen duzu.
Ib. 178.
Argiz dizdikor Zu (dizditsu Zu), altsu, / antziñeko menditik etorri zera.
Ol Ps 76, 5.
Platerok ulertzen du, nonbait, eta niri so-ikika dago, bere begi aundi, distikor, gogor-biguiñez.
Amez Plat 36.
Egun alai, diztikorra.
Basarri 9.
Txoriak ari dira, / diztikor ta garden, / ots urrezko albañuz / eguratsa josten.
Gand Elorri 66.
Ispillurik diztikorrenetarikoa zan Teresa, ulermen argitsuz.
Onaind STeresa 15.