segoa
(Urt I 151, Dv),
sego (L-côte ap. A
, G-azp).
Sebo.
v. sebo.
Zimendutzat eman betzo / zenbeit istupa xorrointto, / segoz hek ongi gantzutu geroz / haizeaz da trufatuko .
(1780).
BertsZB
123.
Segoa nola baitu / su gorriak urtzen, / hala ene bizia du / gaitzak iraungitzen.
(1839).
Camoussarry ASJU
1988, 425.
Terebentina eta segoa baltsatuz.
Hb Esk 231.
Idiak zituen, ez handi kankail, bainan ez ere koxkor, ontsa paretuak, bortz bat urthetakoak, gizen bainan segorik gabe.
Larz GH
1959, 86.
Txala daukazu nik uste baño / askozaz kaxkarragua, / batetikan da atze zorrotza, / bestetik dauka segua.
Uzt Sas 200.
Segoa edo grasa ez bazitzaion ematen, txistua jotzen zuan gurdiak.
JAzpiroz 119.
SEGOAZKO.
"Qui est de suif. Segoazko kandela, chandelle de suif" Dv.