zaputz

1 zaputz.
Tr. Usado por autores meridionales (sobre todo en textos guipuzcoanos) desde mediados del s. XVIII. En DFrec hay 3 ejs. de zaputz.
I . (Adj.).
1. (V, G, AN; H), saputz (V, G) Ref.: A (zaputz, saputz); Gte Erd 212 .
Esquivo, huraño; desdeñoso. "Huraño, esquivo" A. " Saputz, triputs (G), el esquivo (está) vacío de estómago" Ib. " Jende zaputza da ori (= pertsona) (AN-gip)" Gte Erd 212 (junto a zipoitza, zitala, petrala, kaskagor, etc., de otras zonas).
Gelditzen da negarrez edo gutienean illun ta zaputz. Mb OtGai I 26. Asaldaturik, aserreturik edo zaputz noizbait ark hau ekusiagatik. Mb IArg I 181. Nork esan zenbat eratako anima gauden? [...]. Alaiak, illunak, argiak, motzak, ausartak eta zaputzak. Ag G 331. Alaiak diralarik [egunok], eztira inor saputz ta ilun ta muker ikusteko egokienak. A Y 1934, 5. Askotan zinkurina egiten zion neskameak, aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin. Mde HaurB 6. Egun biz bein, zaputz eta otz nagoela entzun bear. Txill Let 97. Egi latzaren galtzairu sendoz / ta izar zaputzen minduraz. 'Esquivas estrellas' . Gand Elorri 103. Baina, harritu eta hunkitu, berehala sumatzen dutelako zerbait arrotz eta zaputzen aurrean daudela [ene gogobihotzak], berehala sumatzen dutelako halako degradazio eta frustrazio kutsu arrotz baten aurrean daudela. PPer Harrip 78s.
2. (Ref. al tiempo atmosférico). " Denbora zaputza (txarra) (AN-5vill)" Gte Erd 86 (junto a muzkiña, tutula, xirxila, ustela, etc., de otras zonas).
3. Repudiado, rechazado, abandonado.
An emenka ibilli da, nerau bezela, kabitik uxatutako txori zaputz antzo. EG 1950 (2), 21. Gezur? Egi? Izate? uste-uts? / Onenbeste galderaz buru-kabia / det zaputz. NEtx LBB 244 (Interpr?).
II . (Sust.).
(V-gip; Lar, H (V, G)), saputz (V, G) Ref.: A (saputz); Iz ArOñ. .
Murria, mal humor. "Amorrar, [...] zaputzez isildu " Lar. "Esquivez, terquedad" A. " Zapútzakin daó, está con murria" Iz ArOñ. .
Egundoko zaputzak eta pipermiñak izaten omen zituzten. NEtx EG 1958 (3-4), 206. Beti bezela Lasartek digu / errespetuan itz egin, / eta nik ere segi nai diot / zaputzik artu ez dedin. Auspoa 100, 88. Bein gaixo batek arrapatzian / gizona dezu ain utsa, / begiratua tristia eta / indar gabia gorputza; / jana're ez du aukerakua, / arekin ere zaputza. Uzt Sas 206. Oso alkarren lagunak itun; baña alare zaputz pixarren batekin ala esan omen zin Txirritak. Ataño TxanKan 81. Zaputza pasatzea / ola nuen lortu. Zendoia 26.
Desprecio, rechazo.
Engraziganako agintzen zion iguiña garaiturik, etzion iñoiz ere zaputzik edo erdeñurik egin. Etxde JJ 201. Argimin dagon animak eztiola zaputzik egingo bere dei maitekorrari. Ib. 221. Aren muziñ-zaputzak eman dizkidan / egun trixteak laburtzeko. "Desdenes" . Berron Kijote 157. Italiarrak bere zaputza barruan gorde zuan. NEtx LBB 40.
XAPUTXEAN (Forma con palat. expresiva). (Estar, etc.) enojado, molesto.
--Joan bearko degu, ama, e? --Bai, lengo aldian joan ez giñalako xaputxin egon ziran eta... EEs 1930, 164. (ap. DRA)
ZAPUTZ-AGIRI. Acta de repudio. v. zapuztagiri.
Ez al du bada Moisek zillegi emaztea uzteko zaputz-agiria emanda? (Mt 19, 7). Or MB 862 (Ol zapuztagiri, Or zapuiztagiri; Lç, He separazioneko, TB diborzako, Dv uzpeneko, IBk ezkontza hausten delako).
ZAPUTZEAN (G-azp, AN-5vill). Ref.: Gte Erd 212 y 294. (Estar, etc.) enojado, molesto, de mal humor. "Zaputzean dago (G-azp, AN-5vill)" Gte Erd 294 (junto a trenpu tzarrean, muturrean, setan, etc., de otras zonas).
"Ukulluko astoa garbitu naiago nuke!" esanta, zaputzean oiera joan omen uan. Ataño TxanKan 134.
ZAPUTZ EGIN (H). Poner mala cara. "Faire la moue, montrer du déplaisir par une moue" H.
Zaputz egiten duenak, eta mututurik geratzen diranak, zeren gizonak debekatu dien zerbait. AA I 577. Orain jarriko zera kopeta illun, eta zimurtuarekin; gero mutuaren irudia egiten dezula: gaur zaputz egingo dezu, bigar edozeñ gauza itzegingo dezu gizonaren [...] kontra. AA II 95.
(Con dat.).Rechazar, despreciar.
Agurrari zaputz egiten baitzion eta ikusi ezpailukean aurrera jarraitu. Etxde AlosT 60. Gaurko gazteak bekoki illunez zaputz egiten diote [euskerari], uxatu. Etxde EG 1951 (9-10), 58. Orregatik baldin bada, etzerate zuzen ari aitatxori zaputz egiten. Etxde JJ 217. Alde egin didate, ta zaputz, gelakide guziak. Txill Let 140. Zure sendiko askok / egin dizu zaputz, / esanez zaudela zu / beterikan papuz. Insausti 325.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper