13 emaitza bilaketarentzat
Nola berridatzi behar dugu -(e)z gero: alegia, ez-alegiazko ala alegiazko bezala?
Adibidez, Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero aurre egingo diegulakoan esaldia nola berridatzi: ikasiko bagenu aurre egingo geniekeelakoan ala ikasten badugu aurre egingo diegulakoan?
Subjuntiboko adizkiek batzuetan -(e)n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -(e)la. Noiz bata eta noiz bestea? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira?
1. ’Atariko proba’ batean hau agertu zen:
Behin eta berriz agindu dizut…
- a. …
- b. Isilik egon zaitezen
- c. Isilik egoteko.
Horien artean, c) aukera ematen zen ontzat. Baztertzekoa al da b) aukera?
2. Bestalde, askotan entzun dut, zenbait euskalkitako tradizioan, subjuntiboko esaldietan -(e)n forma dela nagusi, eta -(e)la apenas agertzen dela. Egia al da hori?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.