(Ingeles. to happen, gertatu).
A. Kaprow pintore iparramerikarrak erabili zuen termino hori lehen aldiz, 18 Happenings in 6 Parts ikuskizunean (New York, 1959), non musika konkretua, proiekzioak, dantza, bakarrizketak eta era askotako mugimenduak erabili baitzituen ikuskizuna edo sortze lana izendatzeko. Pintore, musikari eta eskultoreek hartzen zuten parte. Iparramerikan hasi zen mugimendu hori, eta badu jarraitzailerik Europan. Ikusleak parte hartzea eskatzen du eta dadaismoarekin loturik dago batik bat.
[P. U.] Ikus, halaber, D ADAISMO .