babesleku
Refugio.
v. babestoki.
Zurrunbilloa nagusi da ta aize ta olatuak iruzur dagiote gizonen indarrari... Ez urrean, urrutian ere ez du babesleku erosorik.
Goen Y
1934, 351.
Erri-Gudarien Umezurtz-Etxea eta Aurrendako Babes-lekuak bezelako Iraskunak.
"Permanencias Infantiles"
.
EAEg
11-2-1937, 1037.
Egazkiñen suaren aurkako babes-lekuak egin al izateko baimenak.
"Obras de refugio"
.
Ib. 26-1-1937, 903.
Atzoko egunez egin bainuen / Uztapidera bixita, / ezin egonik nenguen len an / berrogei urtez bizita; / gure antziñako babes-lekua / zegon ezurrak autsita.
Uzt Sas 37.
Jaizkibel mendian dagoen gure Amaren babes-leku dan Guadalupe.
MMant 62.
Baserri uts bat topatu nuan berealako batean, artzairen baten babesleku negurako egiten zuana.
AZink 158.
Apaiz eta irakasle honek argiro ikusi baitzuen jakitea zabaltzearekin, idazte-irakurtzeak medio, ez ziotela babeslekurik indartsuenek haize berriei gogor egingo.
MEIG VI 56.
Babes-leku genituen baserrira eta kostaldea ez dira aspaldidanik lehen ezagutu genituenak.
MEIG VIII 44.