1. artikulua
Herri guztiek eta gizaki guztiek dute eskubidea duintasunez bizitzeko eta gizarte-aurrerabidearen emaitzekin gozatzeko, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, nazionalitatea, jatorri etnikoa, familia- edo gizarte-egoera, iritzi politiko edo bestelakoengatik inolako diskriminaziorik egin gabe. Eurek, era berean, garapen hori lortzen lagundu beharko dute.