1. artikulua
1. Estatuek, euren lurraldeen barruan, babestu egingo dituzte gutxiengoen existentzia eta nazio- nahiz etnia-, kultura-, erlijio- eta hizkuntza-identitatea, eta identitate hori sustatzeko baldintzak eragingo dituzte.
2. Estatuek, helburu horiek guztiak lortzeko, neurri egokiak hartuko dituzte, legegintzaren arloan nahiz bestelakoetan.