4.2.7. -sa


4.2.7. -sa

Izen bizidunak hartzen ditu oinarri ipar-ekialdeko testuetan erabili den atzizki honek; zehazkiago esateko, pertsona adierako izenak: alarguntsa, artzaintsa, laborarisa, medikusa… Atzizkiak badu alomorfo bat, -tsa, sudurkariaren ondoren ageri zaiguna. Baditugu euskal iparralde huntan laborarisak, artzaintsak ere bai, gizonkiari zorrik ez dutenak (Larre); Damaseko alharguntsa aberats batekin ezkondu (Zerbitzari); Soldado amerikano bati agradatu zaio medikusa bat (Herria). Laborari, artzain, mediku, alargun… emakumeak adierazteko baliatu da -(t)sa. Horrelakoa da jainkosa ere. Euskarak oro har genero markarik ez duen arren, halako eginkizuna du -sa atzizkiak. Azken urteetan alkatesa hedatu da euskara batuan ‘alkate andrea’ adierazteko. Horietako gutxi jaso ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Izan ere, batasunerako hedatuagoak diren andre artzain, dekano andre / andre dekano hobetsi dira lanbide jakin bat duena emakumea ala gizonezkoa den zehaztu nahi denerako (Hitz Elkarketan, “Aposizio egiturako elkartuak” aztertzean ari gara horrelako egiturez: § 7.2.8).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper