12. artikulua
1) Hitzarmen hau ale bakarrean sinatzen da, espainieraz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz, eta lau testuak kautoak izango dira.
2) Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko zuzendari nagusiak eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak, interesa duten gobernuei kontsulta egin ondoren, testu ofizialak ezarriko dituzte alemanez, arabieraz, italieraz, nederlanderaz eta portugesez.