Lehenengo artikulua.— Notariotzari buruzko 1862ko maiatzaren 28ko Legea aldatzea
Notariotzari buruzko 1862ko maiatzaren 28ko Legea honelaxe geratuko da aldatuta:
Bi. 25. artikuluari paragrafo bat gehitu zaio amaieran, honela idatzita:
«Notarioaren aurrera agertzeko desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bermatze aldera, pertsona horiek beharrezkoak diren laguntzak, tresnak eta arrazoizko doikuntzak erabili ahal izango dituzte, honako hauek barne: sistema handigarriak eta alternatiboak; braillea; irakurketa erraza; piktogramak; irispide errazeko multimedia-gailuak; interpreteak; ahozko komunikaziorako laguntza-sistemak; zeinu-hizkuntza; hizkuntza daktilologikoa; ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioa ahalbidetzen duten bestelako gailuak, baita beharrezkoa izan daitekeen beste edozein ere».
Laugarren artikulua.— Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea
Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, honelaxe geratuko da aldatuta:
Bi. Beste artikulu bat, 7 bis, sartu da; hauexek dira haren izenburua eta edukia:
«7 bis artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonentzako doikuntzak
2. Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute edozein jarduketatan ulertzeko eta ulertuak izateko. Xede horretarako:
a) Desgaitasuna duten pertsonekiko komunikazio guztiak, ahozko edo idatzizkoak, hizkuntza argi, erraz eta ulerterrazean egingo dira, betiere horren ezaugarri pertsonalak eta beharrizanak, irakurketa erraza bezalako bitartekoak erabiliz. Beharrezkoa izanez gero, komunikazioa desgaitasuna duen pertsonari bere gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntza ematen dion pertsonari ere egingo zaio.
b) Desgaitasuna duen pertsonari, behar besteko laguntza edo babesak emango zaizkio bere burua ulertarazteko; legez onartutako zeinu-hizkuntzetako interpretazioa zein gorrei, entzuteko desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei ahozko komunikazioan laguntzeko bitartekoak sartuko dira horren barruan.
c) Baimena emango da profesional aditu batek parte hartu ahal izateko; profesional horrek, bideratzaile gisa, beharrezko egokitzapen- eta doikuntza-atazak egingo ditu, betiere desgaitasuna duen pertsonak ulertu ahal izan dezan eta ulertua izan ahal dadin.
Zazpigarren artikulua.— 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioari buruzkoa, aldatzea
Borondatezko Jurisdikzioari buruzko uztailaren 2ko 15/2015 Legea honelaxe geratuko da aldatuta:
Bat. 7 bis artikulua gehitzen da; hau da haren edukia:
«7 bis artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonentzako doikuntzak
2. Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute edozein jarduketatan ulertzeko eta ulertuak izateko. Helburu horretarako: