164. artikulua.— Subjektu pasiboen betebeharrak.
[283]Lau. Tributu Administrazioak edozein jarduketa beharrezkotzat jotzen duenean enpresaburuaren, profesionalaren edo subjektu pasiboaren tributu-egoera egiaztatzeko, ondoko dokumentuen gaztelaniarako edo beste edozein hizkuntza ofizialetarako itzulpena eskatu ahal izango du: bai zerga aplikatzen den lurraldean egindako ondasun-emateei edo zerbitzu-prestazioei dagozkien fakturena, bai lurralde horretan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek edo subjektu pasiboek jasotakoena ere.