33. artikulua.— Konkurtso-administrazioaren eginkizunak
1. Konkurtsoko administratzaileen eginkizunak, legean ezarritakoaren arabera, honako hauek dira:
g) Idazkaritza-eginkizunak:
[…]
9) Atzerriko kreditu hartzekodunak komunikatzeko idazkiak gaztelaniara itzularaztea.
219. artikulua.— Hizkuntzak
1. 214. artikuluan ezarritako informazioa gaztelaniaz emango da, eta, hala denean, hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, baina testuaren goiburuan ingelesez eta frantsesez agertuko dira «Kredituak aurkezteko deialdia. Aplikatu beharreko epeak» esamoldeak.
2. Ohiko bizilekua, helbidea edo egoitza atzerrian duten hartzekodunek euren kredituen komunikazio-idazkia aurkeztuko dute gaztelaniaz edo konkurtsoko epaileak zein autonomia-erkidegotan egoitza izan eta bertako hizkuntza ofizialean. Horiez besteko hizkuntza batean egiten badute, konkurtso-administrazioak eskatu ahal izango du gero gaztelaniara itzultzea.
[…]