51. artikulua.— Espainian jardun dezaketen beste estatu kide batzuetako aseguru- eta berraseguru-erakundeak
4. Kontratu-dokumentazioa gaztelaniaz aurkeztuko da, baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak eska dezakeen edo Espainian jarduten duten beste estatu kide batean helbideratutako aseguru-erakundeek (kokatzeko eskubidearen edo zerbitzuak modu askean eskaintzeko araubidearen bitartez) igorri beharreko informazioa ere.
167. artikulua.— Beste estatu kide batzuetan helbideratuta dauden aseguru-erakundeei dagokienez hartutako neurriak
4. Beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak izendatutako behin-behineko administratzaileek eta likidatzaileek beren eginkizuna bete ahal izango dute Espainian; ondorio horietarako, beren izaera egiaztatzeko, horiek izendatzeko ebazpenaren ziurtagiria edo erabakiaren kopia legeztatua aurkeztu beharko dute, gaztelaniara itzulita.