56. artikulua.— Hizkuntza[421]
Bide publikoetako seinalizazio-paneletan sartzen diren edo horiekin batera jartzen diren azalpen-idatziak eta inskripzioak gaztelaniaz jarriko dira eta, gainera, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko autonomia estatutuan onartutako hizkuntza ofizialean, seinalea erkidego horretako lurraldean dagoenean.
101. artikulua.— Jakinarazpenak[422]
2. Jakinarazpenak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan bidaliko zaizkio ustezko arau-hausleari, baldin eta dokumentura irispidea izan bada; bestela, matrikulazio-estatuaren hizkuntza ofizialetako batean bidaliko zaio.
102. artikulua.— Dokumentuak
Xedapen honetan aurreikusitako informazio-trukearen ondorioz hasitako zehapen-prozeduretan, ustezko arau-hausleari jakinarazten zaizkion dokumentuak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan edo matrikulazio-estatuan ofizial diren hizkuntzetako batean bidaliko dira.
Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako gidatzeko baimen eta lizentziak
Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan, gidatzeko baimen eta lizentziak, gaztelaniaz gain, beste hizkuntzan ere egingo dira.